
GALDERAK
OHIKO GALDERAK.
Hemen dituzu gehien egiten dizkiguten galderak eta haien erantzun zuzenak. Zure galdera hemen ez badago, idatzi lasai.
01
OROKORRAK
ZERBITZUARI BURUZ.
Zer da 3di-Laborategia?
3di-Laborategia Andoainen (Gipuzkoa) dagoen fabrikazio digitaleko laborategia da. 3D inprimaketa, laser mozketa eta laser grabatua egiten ditugu, eta horiekin prototipoak, maketak eta neurrira egindako objektuak sortzen ditugu.
Non zaudete?
Martin Ugalde Kultur Parkean gaude, Andoainen (Gipuzkoa). Donostia, Tolosa, Hernani, Lasarte-Oria eta Urnietatik oso gertu.
Partikularrei ere egiten diezue lan?
Bai. Enpresentzat zein partikularrentzat lan egiten dugu, proiektu bakoitza neurrira.
Zein hizkuntzatan atenditzen duzue?
Euskaraz eta gaztelaniaz.
02
PREZIOAK ETA EPEAK
ZENBAT ETA NOIZ.
Zenbat balio du 3D pieza bat inprimatzeak?
Prezioa piezaren tamainak, materialak, betegarriak eta inprimatze-denborak baldintzatzen dute. Bidali fitxategia edo neurriak eta aurrekontu zehatza jasoko duzu konpromisorik gabe.
Aurrekontua eskatzeak konpromisorik dakar?
Ez. Kontatu zer behar duzun eta proposamena bidaliko dizugu; gero zuk erabakitzen duzu.
Faktura ematen duzue?
Bai, eskatutako lan guztietan faktura ematen dugu.

03
FITXATEGIAK ETA MATERIALAK
NOLA BIDALI ZURE PROIEKTUA.
Zein fitxategi formatu behar duzue?
3D inprimaketarako 3D eredu bat (STL, adibidez); laserrerako, marrazki bektorial bat (SVG edo DXF). Beste formaturen bat baduzu, bidali eta esango dizugu bateragarria den.
Fitxategirik ez badut?
Ez dago arazorik. Zure marrazki, argazki edo neurrietatik abiatuta guk diseinatzen dugu 3D eredua.
Nire diseinua konfidentziala da?
Bai. Bidaltzen dituzun fitxategiak zure proiekturako soilik erabiltzen ditugu eta ez ditugu partekatzen.
04
ENTREGA
JASOTZEA ETA BIDALKETAK.
Non jaso dezaket lana?
Andoaingo tailerrean, zitarekin. Beste aukerarik behar baduzu, galdetu eta aztertuko dugu.
Zerbait gaizki badator, zer?
Jarri gurekin harremanetan. Pieza bakoitza banan-banan berrikusten dugu eta, arazoren bat egonez gero, irtenbidea bilatuko dugu.

BADUZU IDEIA BAT BURUAN?
Kontaiguzu zer behar duzun eta aztertuko dugu nola egin daitekeen errealitate. Aurrekontua konpromisorik gabe.
