
ZERBITZUAK
IDEIA BAKOITZARI FORMA EMATEKO.
Inprimaketatik grabaketara, zerbitzu bakoitza zure proiektuaren beharretara egokitzen dugu. Diseinutik azken piezara, beti xehetasun bakoitza zainduta.
ZER EGITEN DUGU 3DI-LABORATEGIAN?
3D inprimaketan espezializatuta gaude, batez ere maketa eta prototipoen garapenean. Ideia batetik abiatuta, diseinuak forma fisikoa hartzen laguntzen dugu, xehetasunak probatu, aztertu eta hobetu ahal izateko. Kalitatezko akaberak eta neurrira egindako soluzioak eskaintzen ditugu, proiektu bakoitzaren beharretara egokituta.
Eguneroko erabilerarako pieza funtzionalak eta ordezko piezak ere ekoizten ditugu. Laser bidezko ebaketa eta grabatua, berriz, hainbat materialetan egiten ditugu —zura, akrilikoa, larrua…—, eta horiekin neurrira egindako piezak, diseinu pertsonalizatuak, dekorazio-elementuak eta errotuluak sortzen ditugu.
Proiektu bakoitza desberdina dela ulertzen dugu: eskaera bakoitza aztertu, egokitu eta banan-banan berrikusten dugu, azken emaitzak behar bezala funtziona dezan.


ZERBITZU GUZTIAK
SEI BIDE ZURE PROIEKTUA GAUZATZEKO.
01
3D inprimaketa
Maketak, prototipoak, pieza funtzionalak eta ordezko piezak, geruzaz geruza.
02
Laser mozketa
Zura, akrilikoa, larrua eta beste hainbat material, zehaztasunez moztuta.
03
Laser grabatua
Produktuak, errotuluak, dekorazio-elementuak edo piezak pertsonalizatzeko.
05
Maketak
Azoketara eramateko eta enpresetan erakusgarri jartzeko maketak, eskalan.
NOLA LAN EGITEN DUGUN
IDEIATIK AZKEN EMAITZARA.
01
Zure ideia kontatzen diguzu.
02
Aukerak aztertu eta diseinua prestatzen dugu.
03
Pieza, prototipoa edo maketa fabrikatzen dugu.
04
Banan-banan berrikusi eta akabatzen dugu.
05
Azken emaitza entregatzen dugu.
GALDERAK
OHIKO GALDERAK.
Zenbat balio du 3D pieza bat inprimatzeak?
Prezioa piezaren tamainak, materialak, betegarriak eta inprimatze-denborak baldintzatzen dute. Bidali fitxategia edo neurriak info@3di-laborategia.com helbidera eta aurrekontu zehatza bidaliko dizugu konpromisorik gabe.
3D fitxategirik ez badut, lagundu dezakezue?
Bai. Zure ideiatik, argazki batetik edo eskuz egindako marrazki batetik abiatuta diseina dezakegu 3D eredua, eta gero inprimatu.
Zein fitxategi formatu onartzen dituzue?
3D ereduak (STL, adibidez) eta marrazki bektorialak (SVG edo DXF) dira ohikoenak. Beste formaturen bat baduzu, bidali eta esango dizugu bateragarria den.
Unitate bakarreko lanak egiten dituzue?
Bai. Pieza bakarrak eta neurrira egindako lanak egiten ditugu, proiektu bakoitzaren beharretara egokituta.

BADUZU IDEIA BAT BURUAN?
Kontaiguzu zer behar duzun eta aztertuko dugu nola egin daitekeen errealitate. Aurrekontua konpromisorik gabe.
