
FABRIKAZIO DIGITALEKO LABORATEGIA
IDEIA BAKOITZAK
FORMA PROPIOA DU.
3D inprimaketa, laser mozketa eta grabatua, prototipoak eta neurrira egindako maketak — xehetasun bakoitza zainduta.
“Xehetasunak zaintzea, sormena eta arazoei irtenbideak bilatzea dira nire lan egiteko moduaren oinarriak.”
— IGOR · 3DI-LABORATEGIA

NOR GARA
DISEINUA, TEKNOLOGIA ETA SORMENA ESPAZIO BEREAN.
Kaixo, Igor naiz, 3di-Laborategiaren sortzailea. 15 urte baino gehiagoko esperientzia dut 3D inprimaketan, diseinuan eta fabrikazioan. Urte hauetan zehar, proiektu eta behar askotara egokitzeko aukera izan dut, ideia batetik abiatuta pieza zehatz, funtzional eta pertsonalizatuak sortuz.
Gaur egun, ideia bat aztertu, diseinatu, prototipatu eta objektu erreal bihurtzen den laborategi profesionala da: prototipoak, maketak eta neurrira egindako proiektuak.
15+
URTE ESPERIENTZIA
«Xehetasun bakoitza zaintzen dut, azken emaitzak behar bezala funtziona dezan.»
OBJEKTU BAKAR ETA PERTSONALIZATUAK.
DISEINUA · TEKNOLOGIA · FABRIKAZIO DIGITALA
Proiektu bakoitza desberdina dela ulertzen dut. Horregatik, xehetasunak zaintzea, sormena eta arazoei irtenbideak bilatzea dira nire lan egiteko moduaren oinarriak.
Zure beharrak entzun eta ulertzea da lehen pausoa; hortik abiatuta, ahalik eta irtenbide egokiena bilatzen dut, proiektu bakoitza hasieratik amaierara arretaz landuz.

NOLA LAN EGITEN DUGUN
IDEIATIK AZKEN EMAITZARA.
01
Zure ideia kontatzen diguzu.
02
Aukerak aztertu eta diseinua prestatzen dugu.
03
Pieza, prototipoa edo maketa fabrikatzen dugu.
04
Banan-banan berrikusi eta akabatzen dugu.
05
Azken emaitza entregatzen dugu.
Prozesu osoan zehar laguntzen dizugu, ideia hasieratik azken emaitzara arte.
GALERIA
ESKUZ EGINDAKO LANA.







BADUZU IDEIA EDO PROIEKTU BAT BURUAN?
Kontaiguzu zer behar duzun eta aztertuko dugu nola egin daitekeen errealitate.

