
AZKEN LANAK
ERREALITATE BIHURTUTAKO PROIEKTUAK.
Proiektu bakoitza neurrira garatzen dugu, funtzionaltasuna, estetika eta xehetasunak zainduz, bezero bakoitzaren beharretara egokituta.
ZB ENPRESARENTZAT
BI MAKETA, BI ERRONKA.
ZB enpresarentzat azken aldian garatutako bi maketa, gure lanaren erakusgarri.

ZB · IFAT26 · RC
Predax 2112 · RC maketa
ZB enpresarentzat garatutako Predax 2112 ereduaren RC maketa, Alemaniako IFAT azokarako. Txatarra txikitzeko makina, xehetasun osoz birsortua eta urrunetik gidagarria.
ZB · 1:12 · ESTATIKOA
Thor 1616 · 1:12 maketa
Thor 1616 ereduaren 1:12 eskalako maketa estatikoa, 985×310×270 mm-koa.

GURE LAN-ILDOAK
GURE PROIEKTU ESANGURATSUENAK.
Kanperizaziorako elementuen diseinua eta fabrikazioa nabarmentzen dira, baita azoketara eramateko eta enpresetan erakusgarri jartzeko maketak ere.
I
Kanperizazioa
Furgonetak kanper bihurtzeko elementuen diseinua eta fabrikazioa, neurrira eta funtzionaltasuna zainduz.
II
Azoka eta erakusketetarako maketak
Makina edo produktu baten maketa, azoka batean edo enpresaren instalazioetan erakusteko.
KONFIDENTZIALTASUNA
ERAKUSTEN DUGUNA ETA GORDETZEN DUGUNA.
Hemen erakusten ditugun lanak adibide batzuk baino ez dira. Galdetu lasai: zure proiektuaren antzeko kasuak azalduko dizkizugu.

BADUZU IDEIA BAT BURUAN?
Kontaiguzu zer behar duzun eta aztertuko dugu nola egin daitekeen errealitate. Aurrekontua konpromisorik gabe.
